Hankamotx bertso eskolan izen-ematea zabalik dago

2018 / 09 / 24

Zergatik ez aurtengo ikasturtean bertso eskolan izena eman? Eskoriatzako Hankamotx bertso eskolak zabalik ditu ateak, 9 urtetik gorako edozeinentzako.

Bertso eskola bertsotan egiten ikasteko lekua da, baina hori baino gehiago ere bada: gaitasun ugari trebatu eta hitzarekin gozatzeko aukera eskaintzen du, argudioak lantzen ikasten da, esan beharrekoa antolatzen, neurri zehatzean sartzen, doinuari egokitzen eta gainera jendarte interesgarria ezagutzeko eta euskaraz bizi eta harekin jolasteko aukera eskaintzen du.

Taldeak antolatzeko egun eta ordutegiak, ikasle eta irakasleen artean adostuko dira. Beraz, interesa duen edonork eman dezala izena eta ondoren taldearen ezaugarrien arabera, antolatuko dira saioak. Bertso eskolako irakasleak Oihana Arana eta Haizea Arana izango dira.

Informazioa jasotzeko edo izena emateko: