Haurrentzako ekintzak Aste Santuan

2017 / 03 / 10

Eskoriatzako Udalak eta Txirikila elkarteak aisialdi eskaintza berri hau antolatu dute elkarlanean Aste Santuko oporretako lehenengo egunetarako.

Nori zuzenduta: 6-12 urte (LH1-LH6) bitarteko haurrei zuzenduta.

Helburua haurrek ondo pasatzea da, sukaldaritza, igeriketa, jolasak eta gisa horretako ekintzak eginez eta begiraleak lagunduta.

Egunak: apirilak 10,11,eta 12
Ordutegia: 10:00-13:00ak arte
Prezioa: 20 euro
Izen ematea zabalik: martxoaren 23a arte.

  • Tortolis ludotekan: 17:00-19:00
  • Kultur Etxean: 9:00-13:00