Hautaketa prozesua atzeratuta

2020 / 03 / 16

COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortutako egoerak Udal honetako Alkatetza behartu du ezohiko prebentzio eta euste neurriak hartzera.

Horien artean, erabaki du Informazioa eman eta herritarrei harrera egiteko Administrari Lanpostua betetzeko deitutako hautaketa probak behar beste atzeratzea. Dena den, COVID-19ak sortutako egoera konpondutakoan hautaketa prozesuak jarraituko duela bermatzen da.

Hurrengo proba egiteko eguna, ordua eta lekua deialdi honetan jakinarazpenak egiteko erabilitako bide ofizialetatik egingo da, eta beraz, deitutako pertsonei eskatzen zaie webgune hau kontsultatzeko.