Herriko iturriak itxita daude

2020 / 05 / 06

Alarma-egoera hasi zenean eta covid-19aren hedapena geldiarazteko, Eskoriatzako edateko uraren iturri publiko guztiak itxi egin ziren.

Iturriak erabiltzeak gaixotasuna zabaltzeko aukera eta kutsatzeko arriskua areagotzen ditu, eskuekin eta ahoarekin kontaktua baitago. Beraz, egoerak horrela jarraitzen duen bitartean iturriak itxita mantenduko dira.

Koronabirusaren arrisku-aldia gainditzen denean eta iturriak berriro zabaldu aurretik, Udalak iturriak eta inguruak garbitu eta desinfektatuko ditu, ezarriko diren prozedurei jarraituz.