AZKEN ORDUKOAK: Herritar bat desagertu da
2019 / 09 / 27
87  urteko  gizonezkoa  desagertu  da  bart  Eskoriatzan  eta  Larrialdi  zerbitzuak  bilaketa  operazioa  martxan  izan  dute  gauean.
Boluntarioak behar dira (Ordua 8:25)
Gaur goizean bilaketarekin jarraituko da eta horretarako bolondresak behar dira. Ahal duten guztiei dei egiten zaie gaur, irailak 27, goizeko 9etan Gaztañadui auzoan elkartzeko, hain zuzen ere, Gatzagako errepideko 2. kilometroan (GI-3310 PK2) eta han Babes Zibilak antolatuko ditu bilaketa taldeak.
Koordinazioa Zarimutzen, bolondresak hara (Ordua 11:05)
Goizeko albistean bolondresak Gaztañadui auzoan konbokatu badira ere, Koordinazio Puntua Zarimutz elizatera aldatu da, eliza ondora. Bolondresek, hara joan beharko dute.
