Hizkuntzen erabilera datua Eskoriatzan

2017ko apirilak 11

Eskoriatzako Udalak eskatuta Soziolinguistika Klusterrak gidatutako neurketa egin zuen IXOTU euskara taldeak 2016. urteko irailean eta hauek dira Eskoriatzako kaleetan neurketa egin zen garaian jasotako elkarrizketetan entzun zen hizkuntzen erabilerako datuak (PDF):

 

Datu aipagarrienak

Euskararen erabileraren bilakaera positiboa eta goranzkoa da. Aipagarria da haurren erabilera trabatuta dagoela (%48 inguru), ez gora eta ez behera ez duela egin azken urteetan. Gazteen artean, berriz, euskararen erabilerak gora egin du, 2003an %48koa izanik 2016. urtekoa %56 ingurukoa da. Datu orokorren bilakaera honako hau izan da:

IXOTU taldekoek egindako moskeo kanpainako irudia