Hobekuntzak eta peatonalizazioa erdiko kalean

2013 / 09 / 26

Urriaren hasieran emango zaie hasiera erdiko kaleko errepidea hobetzeko lanei eta bi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Gainera, peatonalizazioaren berri emateko informazio bilera egingo da urriaren 2an.

Gaztañadui – Arana kaleak hobetzeko lanak

Gaimaz enpresak gauzatuko ditu obrak, kostua 338.444,47 eurokoa izango da honako hauek egingo dira:

  • Errepidea asfaltatu Intxaurtxuetatik Bolibarko bidegurutzera
  • Biribilgunea egitea Santa Ana eta Olazar arteko bidegurutzean
  • Arrasaterako noranzkoan autobus geltokia lekuz aldatzea
  • Ur hodia aldatzea
  • Gaztañadui kaleko espaloi zati bat aldatzea

Obra horien guztien iraupena bi hilabete ingurukoa izango da. Epe horretan trafikoa desbideratu beharra egongo da eta eragozpenak sortuko ditu herritarrengan. Ahaleginak egingo dira eragozpenak ahalik eta modu egokienean bideratzeko. Herritarrei eskatzen zaie ahal duten guztietan sahiesbidea erabiltzea.

 Peatonalizazioa: bilera informatiboa

Gernika plaza paretik Bolibarko bidegurutzeraino errepidea peatonalizatuko da. Proposamena da peatonalizazioa partziala izatea, hau da astegunetan arratsaldez ordu batzuk eta asteburuan. Baina, herritarrei asmoa aurkeztu eta euren iritzia jasotzeko parte-hartze bilera egingo da.

  • EGUNA: Urriaren 2a, asteazkena.
  • ORDUA: 15:00 eta 19:00 (bi bilera izango dira eta biak irekiak)

Peatonalizazioren ondorioz trafikoa behar bezala bideratzeko, gainera, bestelako lanak ere egingo dira Arbiñosten, Hidalgan eta Olazarren. Obrak horiek eta Gaztañadui – Arana bitarteko obrak bukatutakoan jarriko da martxan peatonalizazioa, hau da abendua inguruan.

Xehetasun guztiak bileran emango dira eta interesa duten herritar guztiak gonbidatuta daude parte-hartzera.