Hondakinen bilketa sistema berriaren probaren gaineko informazio bilera irekiak

2013ko irailak 13

Uztailean, Hondakinen mahaiak sinatutako akordioaren helburuak lortzera bideratutako sistema berri bat frogratuko da San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetan eta Gaztañadui 27 eta 29 eskapeetan.

Esperientzia honetatik, herritarrekin eta alderdiekin osatutako foroan, sistema baloratu eta hobetuz joango da, balioztatzen den sistema gainontzeko herrigunera zabalduz. Hala, Eskoriatzarentzat egokiena den sistema eraikiko delarik.

Sistema berriak Komunitateka jarriko diren kontenedore marroiak kontenplatzen ditu, hondakin organikoak jasoko dituena. Proposamen honek herritar batzuek helarazi dituzten kezkei eta beldurrei erantzuten dio eta beraz, eskoriatzarren nahiak errespetatuko dira.

Sistema honi buruzko xehetasun gehiago emateko asmoz, bilera informatiboak abiatuko dira, bizilagunei hobeto azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Aldi berean, zenbait kontu erabaki beharko dira, herritarren partehartzea bilatuz.

Noiz:

  •     Irailaren 17an, 19:00etan Ibarraundi museoan. Euskaraz izango da.
  •     Irailaren 18an, 19:00etan Ibarraundi museoa. Gazteleraz izango da.

Atariko arduradunen papera

Aipatu auzoetako etxebizitza guztietara informazioa heltzen dela ziurtatzeko eta erabaki beharrekoak egoki erabakitzeko, atariko arduradunen parte hartzea ezinbestekoa da. Eskape bakoitzako arduradunak ordu erdi lehenago (18:30) egon beharko du Ibarraundi museoan informazioa karpeta jasotzeko. Honek etortzerik ez badu, atariko beste norbaitek jaso beharko du.