Hondakinen bilketa sistemari buruzko herri kontsulta egiteko konpromisoa

2015ko uztailak 02

Ekainaren 25ean izandako Ohiko Bilkuran tratatutako gaien arteko bat izan zen EAJ-PNV udal taldeak Udalbatzarraren eta eskoriatzarren aurrean hartzen duen konpromisoa, hondakin bilketa sistemari buruzko herri kontsulta egiteko. Hona hemen, hitze hitz, konpromisoak dioena:

“EAJ-PNV udal taldeak Eskoriatzako Udal Osoko Bilkura eta hiritarren aurrean hondakinak biltzeko kontsulta bat egiteko hartzen duen konpromezua”

Eskoriatzako EAJ-PNV udal taldeak, kanpainan esandakoa eta bere programarekin bat egiteko, hondakinak biltzeko kontsulta loteslea egiteko konpromezu sendoa hartzen du, horrela hiritarrek zer sistema nahiago duten erabaki ahal izango dute .

Gurea, banakako bilketaren aldeko apustua da, hondakinen sorrera gutxituz hasiz eta berriro erabili edota balorea emanez bukatuz, prozesu osoaren pauso bat baino ez dela ulertuta.

Baina prozesu osoaren eraginkortasuna bermatzeko, ezezkoa jotzen dugu borondatezko izatea, inoiz inposaturik. EAJ-PNVk pertsonak ditu helburu. Horregatik bost ontziko sistemaren aldeko apustua egiten dugu. Sistema honek bere eraginkortasuna adierazi baitu hainbat tokitan: Arrasaten eta Elgetan, alegia, %70 baino gehiago biltzen da sistema honekin eta hori asko da.

Gainera, bere koste txikiago, bere garbitasuna eta bere kutsatzeko maila baxuagoarekin lotuta, gure moduko herriarentzat sistema egokiena iruditzen zaigu.

Horregatik, behin gure Udala eta Mankomunitatearen Gobernu atalak martxan egon, Eskoriatzako alkateari eskatuko diogu kontsulta legala egiteko pausoak eman ditzala.

Era berean, eta hiritarrek horrela erabakitzen badute, sistema batetik bestera pasatzeko  prozesua errezteko Mankomunitatearekin elkar lana egingo dugu.”