Igande honetan ospatuko da 2020ko zuhaitz eguna

2020ko urtarrilak 20

Urtero bezala, iaz jaiotako umeen izenean zuhaitz landaketa egingo da aurten ere, hain zuzen ere igande honetan, urtarrilaren 26an.

Sinbolismoz betetako ekintza honek pisu handiagoa du aurten, mundua zuhaitz gabe geratzen ari zaigun honetan (Amazonia eta Australiako suteak kasu) ekarpen xumea egingo baitiogu naturari. Gainera, herritarren eskariari erantzuna eman eta elkartasuna adierazi nahi zaie azkenaldian sute lazgarriak jasan dituzten lurraldeei.

Urtarrilaren 26an, igandean, goizeko 11etan Ibarraundi museoan elkartu eta Santa Marinako urbanizazio berrira abiatuko gara landaketa bertan egiteko.