Igandean, musika eskolako bandaren kalejira

2020ko azaroak 20

Igande honetan, azaroaren 22an, Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretan, eliza katolikoak Santa Zeziliaren heriotza oroitzen du, 1594an Gregorio XIII.a Aita Santuak musikarien zaindari izendatu zuena.

Eskoriatzan, tradizionalki, musika eskolako bandak kontzertua eskaini ohi du egun horretan. Aurten, pandemiaren ondorioz ez da kontzerturik egingo, baina zaindariaren eguna ospatzeko bandako musikarien instrumentuak entzuteko aukera izango dugu, eguerdian Eskoriatzako kaleetan kalejira egingo baitute.