Inauteriak prestatzeko bilera

2019ko urtarrilak 17

Aurtengo inauteriak martxoaren hasieran ospatuko dira, eta ohikoa den bezala, beste ekitaldi batzuen artean, herri bazkaria, dantzaldia eta mozorro desfilea eta lehiaketa izango dira. Kontuan izanik parte hartzaileen eta ikusleen artean sortzen duten interesa eta ikusmina, azken urteetan aldaketak egin dira herritarrek espero dutenari eta beraien nahiari ahal den neurrian erantzuteko.

Inauterien antolaketa hobetzeko asmoarekin, bilera bat egingo da datorren ostegunean, urtarrilak 24, arratsaldeko 18:00etan, kultur etxeko lehenengo solairuan, eta bertara gonbidatuta daude etortzea gura duten guztiak.