Inauterietako herri bazkarirako lekua gordetzea
2018 / 02 / 08
Haur  eta  nagusi,  300  pertsonatik  gora  izango  dira  larunbat  honetan,  otsailak  10,  Manuel  Muñoz  kiroldegian  egingo  den  inauterietako  herri  bazkarian.
Bazkaria 14:30ean da, eta zerbitzarien lana errazteko eta, batez ere, umeengatik, bazkaltzera etorri behar zaretenoi ordurako etortzeko eskatzen dizuegu.
Gehienek lekua gordeta dute, eta beraz, iritsitakoan ez dute inolako arazorik izango lagun artean bazkaltzeko. Horregatik, azken orduko arazoak saihesteko, oraindik lekurik hartu ez duzuenoi lekua hartzeko eskatzen dizuegu antolatzaileok. Horretarako, deitu 650 49 51 66 telefonora edo whatsapa idatzi.
