Irakurri, gozatu, oparitu egitasmoan sariduna

2017 / 06 / 06

Udal liburutegian apirilean martxan jarri eta maiatzean bukatu den Irakurri, Gozatu, Oparitu (IGO) egitasmoan, irakurleen arteko zozketa egin da eta maiatzeko irabazlea ITSASO VILLAR izan da. Sari gisa 30 euroko balioa duen txartela jaso du eta, parte-hartu duten guztiek moduan, euskarazko liburu bat erosteko %35eko deskontua egingo dion txekea ere jaso du.

Egitasmoa bi hilabetez egon da martxan Eskoriatzako liburutegian eta helburua irakurzaletasuna sustatzea eta euskarazko literatura ezagutzera ematea izan da, besteak beste.

Erosketa-txekea eskuratu duten irakurle guztiei gogorarazi nahi diegu  erosketa-txekeak liburudendan erabiltzeko epea ekainaren 10a artekoa dela.