IV. Pintxo Lehiaketa asteburu honetan

2019 / 11 / 25

Eskoriatzako Udalak IV. pintxo lehiaketa antolatu du azaroaren 29tik abenduaren 1era. Helburua herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea da, eta pintxoak egiteko baldintza, gutxienez, Eskoriatzan erosita-ko 3 osagai erabiltzea.Eskoriatzako Udalak IV. pintxo lehiaketa antolatu du azaroaren 29tik abenduaren 1era. Helburua herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea da, eta pintxoak egiteko baldintza, gutxienez, Eskoriatzan erosita-ko 3 osagai erabiltzea.

Aurten bost tabernek hartuko dute parte:

  • Akeita
  • Compostela
  • Naira
  • Toki-Alai
  • Urrestilla

Ostiralean hasiko da lehiaketa

Azaroaren 29an, arratsaldeko 18:30ean, hasiko da lehiaketa, eta pintxoak ondorengo ordutegian egongo dira tabernetan:

  • Goizez: 12:00 – 14:30
  • Arratsaldez: 18:30 – 21:00

Herritarrek abenduaren 1eko 14:30ak arte izango dute bozkatzeko aukera.

Aurten, aldaketak

  1. Bi sari egongo dira: bat, epaimahaiarena (200 € eta trofeoa), eta bestea, herritarren bozketak erabakitakoa (100 €).
  2. Igandean ez da ekitaldi berezirik egongo eta bi arrazoi nagusi daude horretarako: alde batetik, igandean pintxoak plazara ekartzeak langile gehiago hartu beharra suposatzen dielako tabernei; eta, bestetik, igandeko ekitaldiarekin jendea ez delako tabernetara joaten, plazan probatzen baitira pintxoak. Lehiaketaren helburua, berriz, jendea tabernetara joatea da, eta, bide batez, tabernen pintxo eskaintza ezagutzea, hortaz, aurten, pintxoak probatzeko, tabernaz-taberna joan beharko da.
  3. 50 €-ko bi sari zozketatuko dira bozketan parte hartzen duten guztien artean. Bat, parte hartu duten tabernetan gastatzeko; eta bestea, Eskoriatzako edozein dendatan gastatzeko. Zozketan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango pintxo guztiak dastatzea.

Pintxo onenaren lehiaketarako bozkatzeko, berriz, PINTXO GUZTIAK dastatu beharko dira.

Pintxo irabazlea

Abenduaren 1ean, arratsaldeko 15:00etan jakingo dira bi sarien irabazleak eta taberna irabazlean emango dira sariak.

Animatu, dastatu eta bozkatu!