AKATS ZUZENKETA – Izendatutako Epailegaien zerrenda ikusgai

2020ko urriak 15

Epailegaiak aukeratzeko zozketa publikoa irailaren 25an izan zen Donostiako Atotxako Justizia Jauregian. Zozketa horretan 2021 eta 2022 urteetarako epailegaiak hautatu ziren eta behin behineko zerrenda hori ikusgai jarri da interesdunek zerrendan sartu izanaren aurkako erreklamazioak aurkeztu ahal izateko epea zabalduz. Zerrenda hori gaur hasi eta urriaren 30era arte ikusgai egongo da Eskoriatzako Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, honako ordutegian:

Astelehenetik ostiralera 9:00 – 14:30

Erreklamazioak

Zinpeko izateko ezgaitasun edo bateraezintasunik dutela uste dutenek Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaile Dekanoaren aurrean aurkeztu beharko dute erreklamazioa azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan.

Epailegaiei buruzko informazio orokorra