Izotzaren kontrako gatza herritarren eskura

2015 / 02 / 05

Tenperaturak jaitsi eta izotza egiteko arriskua dago. Hori dela eta, Udalak herriko hainbat lekutan gatza utzi du zakuetan, herritarrek izotzaren eragozpenak ekiditeko erabili dezaten.  Honako lekuotan ipini dira zakuak:

  • Beheko aldean: San Pedro auzoan eta Liburutegirik San pedrorako pasabidean.
  • Erdigunean: Santa Ana auzoan, Akeita taberna aurrean, Olazar auzoan, Plazan (Gernikako plazaren eskaileratan) eta Santa Marinako kantalean. Baina Martin frutadenda aurrean eta Dorleta auzoan ere.
  • Goikokalean: Aranburuzabalan Huhezi parean eta Olaetako eskaileratan.

Adi: Utzitako gatza, ez da ona jakietan erabiltzeko.