Jaietako argazki lehiaketan saritutako argazkia

2019 / 07 / 30

“2019ko sanpedruak” argazki lehiaketan sei argazki aurkeztu ziren eta oinarrietan jaso bezala, kultura batzordeko kideak izan ziren epaimahaikideak. Uztailaren 22an izandako batzordean lehenengo bi sariak ez ematea erabaki zen,  adituen iritziz argazkiek behar besteko kalitaterik ez zutelako.

Hirugarren saria “Iraganean eta etorkizunean, beti gure txikienak” izendatutako argazkiari eman zitzaion. Gauzak horrela, saridun bakarra Nerea Rodriguez Pazos izan da, eta 50 euroko saria jaso du.

Zorionak Nereari eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei.

Lehiaketan aurkeztutako argazkiak