Jendaurrean dago Kontsultarako errolda

2015 / 11 / 03

LogoaAzaroaren 29an egingo da Eskoriatzan hondakinak selektiboki biltzeko sistema aukeratzeko kontsulta. Kontsulta horretan parte-hartu ahal izango dutenak 18 urtetik gorakoak dira, betiere Eskoriatzan erroldatuta badaude 2015eko irailaren 22a baino lehen.

Hori horrela, errolda jendaurrean dago nahi duten guztiek kontsultatzeko eta akatsik antzemanez gero, horiek zuzentzeko eskatzeko.

Erroldan agertzen ez direnek edo datuak gaizki dituztenek, ezin izango dute botua eman. Horregatik gomendagarria da udaletxera hurbidu eta datuak konprobatzea.

  • Lekua: Udaletxeko harrera zerbitzua
  • Ordutegia: 9:00 – 14:30
  • Egunak: Azaroaren 2tik 12ra, astelehenetik ostiralera.