Jostailu Erakusketa

2017 / 11 / 24

Urtero bezala, datorren azaroaren 29an, 30ean eta abenduaren 1ean jostailu erakusketa egongo da Eskoriatzako Kultur Etxean.

Erakusketan, euskaraz produktuak biltzen dira batez ere, baina badira edozein hizkuntzatan jolastu daitezkeenak edo kooperatiboak direnak jendeak ikus ditzan.

2 urtetik hasi eta adin guztietara zuzendutako jostailu eta mahai jolasak daude eta urtero merkaturatzen diren jostailu berrriez ere hornitzen dugu.  Bertaratzen direnak, ikusteko eta frogatzeko aukera izango dute.

  • Arratsaldeko 17:00etatik-19:30etara egongo da erakusketa zabalik.

Azaroaren 30ean, ludotekan mahai jolas rallya antolatu da. Erakusketan dauden mahai jolasetatik batzuk aukeratu eta txapelketak antolatuko dira, arratsaldeko 17:00tik-19:00etara.

Sarrera irekia izango da, nahi duen orok parte hartzeko.