Jostailu erakusketa kultur etxean

2018 / 11 / 30

Urtero bezala, datorren abenduaren 3an, 4an eta 5ean jostailu erakusketa egongo da Eskoriatzako Kultur Etxean. Erakusketan, euskaraz eskaintzen diren mahai jolas eta jostailuak biltzen dira batez ere, baina badira edozein hizkuntzatan jolastu daitezkeenak edo kooperatiboak direnak jendeak ere ikus ditzan.

2 urtetik hasi eta adin guztietara zuzendutako jostailu eta mahai jolasak daude eta urtero merkaturatzendiren jostailu berrriez ere hornitzen da erakusketa.

Bertaratzen diren haur eta helduek, jostailuak ikusteko eta frogatzeko aukera izango dute.

Arratsaldeko 17:00etatik-19:30etara egongo da erakusketa zabalik Kultur Etxeko hitzaldi gelan