Juan Carlos Zubia zendu da

2020 / 07 / 20

Juan Carlos Zubia Uribarren hil da gaur, ezustean. Eskoriatzako Udaleko zinegotzi ohia izandakoa, Eskoriatza bihotzean sentitzen zuen gizona, bereziki maite zituena jaiak eta festak. Musika jartzen edo etxafleroak botatzen beti izaten zen presente herriko ospakizun guztietan. Eskoriatza maite zuen eta Eskoriatzak bera maite zuen.

Lanerako prestutasun handiko gizona zen, elkarlanerako prest izaten zen beti, iradokizunak eginez nahiz egiten zitzaizkionak jasoz. Langile amorratua.

Hileta ospakizuna bihar izango da, uztailak 21, arratsaldeko 19:00etan Eskoriatzako San Pedro elizan.

Eskoriatzako Udalak doluminak ematen dizkie haren senide eta lagunei. Goian bego Juan Carlos Zubia Uribarren.