Kirol jardueren eskaintza 2020/21 ikasturterako

2020ko uztailak 30

Abuztuan hasiko da 2020/21 ikasturterako kirol-jardueretan matrikulazio kanpaina. Proposatutako jarduerak antolatzeko, instalazioak, edukiera eta ratioak birdiseinatu dira, segurtasun-distantziak eta parte-hartzaile guztien osasuna bermatzeko protokolo espezifikoekin.

Aforo mugen  ondorioz, eta dagoen eskaerari erantzuteko, saio kopuruak bikoiztu egin dira eta murriztu egin da saioen iraupena.  Jardueren prezioa mantenduko da, nahiz eta aforoa murrizteak gainkostua ekarri.

Taula honetan jardueren eskaintza ikus daiteke, eta bertan egunak, ordutegiak eta tarifak.

Izena emateko epea abuztuaren 24an hasiko da, eta  plazak bete arte luzatuko da, betiere izena emateko hurrenkera errespetatuz.

Bestalde, irailaren 10ean, 11n eta 14an ate irekien jardunaldiak egingo dira, eta bertan  jarduerak probatzeko aukera eskainiko da. Ate irekietan parte hartzeko izena eman behar da, nahiz eta izen ematea  doakoa izan.

Ate irekien ordutegiak.

Irailak 10, osteguna (izena emateko azken eguna: irailak 8)

  • Pilatesa: 9:15, 14:45, 15:30, 17:15
  • Ziklo: 10:00, 18:15, 19:00
  • Zunba: 18:00, 18:45

Irailak 11, ostirala (izena emateko azken eguna: irailak 9)

  • Zunba: 9:00, 9:45

Irailak 14, astelehena (izena emateko azken eguna: irailak 11)

  • Erorketa prebentzioa: 10:30, 11:15
  • Ziklo: 16:45, 17:15
  • Gimnasia armonikoa: 18:00
  • Pilatesa: 18:45, 19:30
  • Body tonua: 18:45, 19:30

Manuel Muñoz kiroldegiko informazioa, telefonoa eta ordutegiak