Kiroldegian udan obrak egingo dira

2014ko ekainak 06

kiroldgiaEskoriatzako Manuel Muñoz Kiroldegian udan hainbat lan egin behar dira eta horrek erabiltzaileengan eragiten du, izan ere uztailetik urria hasierara kiroldegiko behe solairua itxita egongo baita. Garai horretan, beraz, kiroldegian bi ginmasioak bakarrik egongo dira zabalik. Epe horretan erabiltzaileek aukerak murriztuta izango dituztenez eta erabiltzeko dauden zerbitzuak ere gutxiago izango direnez, kiroldegiko tarifetan eta ordutegian hainbat aldaketa egingo dira.

Makina gelako obra eta bisita gidatua

  • 2002an makina gelako zorua pitzatzen hasi zen eta gero eta pitzadura handiagoak daude bertan.
  • Zorua pitzadura horien ondorioz altxatu egin da eta makinek kalteak jasan dituzte.
  • Konponketa lanak uztailetik irailera egingo dira, hain zuzen ere kiroldegiko ohiko erabiltzaileek (kirol elkartea, eskolak eta unibertsitatea) uda garaian ez dutelako jardunik izaten.
  • BISITAK: Obrak egiten hasi aurretik, interesa duten guztiei aukera ematen zaie makina gela ikusteko. Bisitak ekainaren 17an izango dira, bata 10:00etan eta bestea 18:00etan.

Udako ordutegia kiroldegian

Obra garaian kiroldegiko bi gimnasioak zabalik egongo dira. Gimnasioen erabilera horrek baldintzatuko du kiroldegiaren ordutegia eta horregatik 2014ko lehenengo seihilekoan gimnasioaren erabilera ordutegiak aztertuta, honako ordutegian zabaltzea erabaki da:

UZTAILA – IRAILA:

  • Astelehenetik ostiralera – 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
  • Larunbatetan: 10:00 – 14:00
  • Igandeak: Itxita

ABUZTUA

  • Astelehenetik ostiralera:  10:00 – 14:00
  • Asteburuak: Itxita

Bigarren seihilekoan tarifak

Bazkideek 2014. urtean lehenengo seihilekoari dagokion kopurua bakarrik ordaindu dute. Bigarren seihilekoa ordaintzeko bi aukera izango dituzte:

            1. Udan bazkide izaten jarraitzea: Kasu honetan uztaila-abendua epean ordaindu beharko duen tarifa, ohiko tarifaren %50ekoa da. Bazkide izaten jarraitu nahi duenek ekainaren 27a baino lehen eman beharko dute izena kiroldegian (943 71 53 28) eta urteko bigarren zatian bazkide izaten jarraitu nahi duela adierazi. Hauek dira tarifa bereziak:

Tarifak_uztaila_abendua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

    2. Udan bazkide izateari uztea: Kiroldegia bere egoera onenean urrian irekiko denez, urrian berriro egitea bazkidetza. Kasu honetan, baina, 10 euroko matrikulazioa ere ordaindu beharko da, berriro bazkidetzan alta emateagatik. Hauek dira urritik abendurako tarifak:

Tarifak_uztaila_abendua_ezabonatu

 

 Informazio gehiago: