Kiroldeko ordutegia Aste Santuan

2019 / 04 / 16

Manuel Muñoz kiroldegia Aste Santuan ere zabalik egongo da, baina ordutegi berezia izango du:

  • Apirilaren 18tik  22ra: 9:00 – 13:00
  • Apirilaren 23tik  26ra:  9:00 – 21:00
  • Apirilaren 27a:   9:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
  • Apirilaren 28a: 9:00 – 13:00

Igerilekua eta sauna itxita maiatzaren 6 arte

Igerilekuan eta aldageletan hainbat konponketa lan egingo dira, eta baita garbitasun eta higiene lanak ere, horregatik igerilekua eta sauna itxi egingo dira apirilaren 23an eta maiatzaren 6ra arte itxita egotea aurreikusten da.

Informazio gehiago:  kiroldegia@eskoriatza.eus  //  943 71 53 28