Kiroletako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

2018 / 05 / 23

Aste honetan argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kirol arloan ohiz kanpoko jarduerak antolatzeko diru laguntzen deialdia.

Kirol jarduera horien xede da herrian kirola eta boluntariotza sustatzea. Onuradunek ezingo dute irabazi asmorik izan, eta lagundutako jarduerak interes orokorrekoak izan beharko dira herri mailako kirol arloan. Diru laguntzak eskatzeko epea uztailaren 6an bukatzen da.

Informazio gehiago eta eranskinak