Konstelazioak, izarrak eta planetak

2018 / 02 / 09

Hori da datorren otsailaren 18an, igandea, 18:00etan, Eskoriatzako kultur etxean egindako den astronomiako bigarren tailerraren gaia.

Teleskopioei esker unibertsoa ezagutzen ari gara, baina begi bistan gauza asko ikus ditzakegu ere. Tailer honetan zerua gure mapa izango da, konstelazioak zer diren eta nola identifikatzen diren ikasiko dugu, izarrak, planetak, sateliteak. Gainera, euritako batean planisferio bat eraikiko dugu euripean izarrak ikusteko

Tailerra euskeraz izango da eta  plazak mugatuak dira,  beraz, izena emateko epea plazak amaitu arte egongo da zabalik. Izena ematea 10 € dira, eta prezioan sartzen da tailerrerako materiala (euritakoa). Aurrekoan bezala, tailerra familiei irekita dago, hau da, gurasoek ere parte hartu ahal izango dute.