Koronabirusa dela eta diru sarrera arazoak dituztenentzat laguntzak

2020 / 04 / 03

Koronabirusaren krisia dela eta, Udalak atzeman du familia batzuk diru sarrerarik gabe geratu direla, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarik ere (RGI gazteleraz) ez dutela; eta jakinik Elikagaien Bankuak ere bere jarduna etenda duela, familia horien egoera arintzeko baliabide hauek jarri ditu martxan:

  1. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL). Tramiteak erraztu egin dira beharra duten familiek laguntza hori ahalik eta azkarren jasotzeko.
    Laguntza horietan bada atal bat behar pertsonalak puntualki dituztenei laguntzeko, eta alarma egoerak irauten duen bitartean, atal horretan sartu ahal izango dira janaria erosteko laguntzak.
    Eusko Jaurlaritzak 16 miloi euro gehiago jarri ditu Gizarte Larrialdietarako laguntzetan Euskal Autonomi Erkidegorako, eta horietatik 16.000 euro dagozkio Eskoriatzari. Eskoriatzako Udalak 2020ko aurrekontuetan 35.000 euro zituen kontzeptu horretarako, eta Jaurlaritzak emandako horrekin 51.000 € izango ditu.
  2. CARITASen Gizarte Zerbitzuekin koordinazioan janari laguntza ematen dute beharra dutenei.