Kotxeen slalom proba bigarren urtez jarraian Eskoriatzan
2019 / 05 / 07 Maiatzaren  18an,  larunbatean, 15:00etan,  tren  geltoki  zaharrean,  bigarren  aldiz  egingo  da  kotxeen  slalom  lasterketa  bat  Eskoriatzan.  Slaloma  abiadura  eta  trebetasun  proba  da.  Konoekin  markatutako  zirkuituan,  gidariek,  banan-banan,  ahalik  eta  azkarren  eta  ahalik  eta  kono  gutxien  joz  osatu  behar  dute  zirkuitua,  eta  horretarako,  askotan  bira  oso  azkarrak  egin  beharko  dituzte,  baita  360º-koak  ere,  oso  ikusgarriak  jendearentzat.
Maiatzaren  18an,  larunbatean, 15:00etan,  tren  geltoki  zaharrean,  bigarren  aldiz  egingo  da  kotxeen  slalom  lasterketa  bat  Eskoriatzan.  Slaloma  abiadura  eta  trebetasun  proba  da.  Konoekin  markatutako  zirkuituan,  gidariek,  banan-banan,  ahalik  eta  azkarren  eta  ahalik  eta  kono  gutxien  joz  osatu  behar  dute  zirkuitua,  eta  horretarako,  askotan  bira  oso  azkarrak  egin  beharko  dituzte,  baita  360º-koak  ere,  oso  ikusgarriak  jendearentzat.
Aurtengo proban hainbat gidarik hartuko dute parte, horietatik bi, eskoriatzarrak: Gorka Urrutia eta Mikel Oyarzabal .
Sari banaketa 19:00etan egingo da, plazan, eta proban erabilitako autoak ere plaza inguruan izango dira.
