Kotxeen slalom proba bigarren urtez jarraian Eskoriatzan

2019 / 05 / 07

Maiatzaren 18an, larunbatean, 15:00etan, tren geltoki zaharrean, bigarren aldiz egingo da kotxeen slalom lasterketa bat Eskoriatzan. Slaloma abiadura eta trebetasun proba da. Konoekin markatutako zirkuituan, gidariek, banan-banan, ahalik eta azkarren eta ahalik eta kono gutxien joz osatu behar dute zirkuitua, eta horretarako, askotan bira oso azkarrak egin beharko dituzte, baita 360º-koak ere, oso ikusgarriak jendearentzat.

Aurtengo proban hainbat gidarik hartuko dute parte, horietatik bi, eskoriatzarrak: Gorka Urrutia eta Mikel Oyarzabal .

Sari banaketa 19:00etan egingo da, plazan, eta proban erabilitako autoak ere plaza inguruan izango dira.