Kotxeen slalom proba lehen aldiz Eskoriatzan

2018 / 05 / 25

Bihar, larunbata, 15:00etan, geltokian, lehen aldiz egingo da kotxeen slalom lasterketa bat Eskoriatzan. Slaloma abiadura eta trebetasun proba da. Konoekin markatutako zirkuituan, gidariek, banan-banan, ahalik eta azkarren eta ahalik eta kono gutxien joz osatu behar dute zirkuitua, eta horretarako, askotan bira oso azkarrak egin beharko dituzte, baita 360º-koak ere, oso ikusgarriak jendearentzat.
Biharko proban hogei gidarik hartuko dute parte, horietatik lau, eskoriatzarrak: Gorka Idigoras, Gorka Urrutia, Mikel Oyarzabal eta Joseba Frutos.
Sari banaketa 19:00etan egingo da, plazan, eta proban erabilitako autoak ere plaza inguruan izango dira.