Kulturako diru laguntzen behin behineko onarpena

2016 / 03 / 02

kulturako diru laguntzak

Otsailaren 23an, martitzenean, egindako osoko bilkuran behin-behinekoz onartu ziren aurten Eskoriatzan egingo diren programa eta kultur jardueretarako diru laguntzak arautuko dituzten oinarriak.

Gaur, martxoak 2, argitaratu da GAOn oinarri horien onarpenaren iragarkia, eta bihartik hasita 30 lanegunez egongo dira jendaurrean nahi duenak alegazioak aurkeztu edo erreklamazioak jar ditzan, hau da, apirilaren 11a arte.

Erreklamaziorik balego Udalbatzarrak erabakiko ditu, eta, ez balego, oinarriak behin betiko onartuta geldituko dira. Behin betiko onartuta, Eskoriatzan 2016an kultur jarduerak egiteko diru laguntza eskatu nahi duten pertsonek edo taldeek 30 egun balioduneko epea izango dute eskaerak aurkezteko, hau da, maiatzak 16a arte.

Informazio gehiago (oinarriak eta eranskinak)