Kultur programazioa Eskoriatzan

2020ko urriak 09

 

Poliki-poliki, kultur ekitaldiak berriz ere programatzen hasi gara Eskoriatzan. Musika, hitzaldiak eta antzerkia izango dira nagusi aurtengo azken hiruhilekoko kultur agendan.

Aurreko edizioetan izandako arrakasta dela-eta, urrian literatur solasaldiak izango dira berriro, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Euskaraz, “Kamisoi zuri zetazkoa”  liburua jorratuko da; eta “Monasterio” liburua, berriz, gaztelaniaz. Parte hartu nahi dutenek liburutegira jo behar dute informazio bila (telefonoa:(943 71 31 35, WhatsAppa 674 111 955)

Orain arte liburutegian egin izan diren ipuin kontaketak Zaldibar antzokian egingo dira, eta, horrela, urrian Inés Bengoa kontalaria izango da.

Hilaren bukaeran, urriaren 25ean,  Oscar Terol  bakarrizketatzaileak “Por comentar” ikuskizuna aurkeztuko du.  Oscar Terol, besteak beste “Antxon” en papera egiteagatik ezaguna “Alli abajo” telesailean, bere ikuskizunean gaurkotasunari errepasoa egiten dio umorez, begirada ironiko batekin,  Oskarrek dioen bezala arima masajeatu, estresetik libratu eta erlaxatzen duena.

Oscar Terolen ikuskizunerako sarrerak urriaren 13an jarriko dira salgai kiroldegian, eta saldu gabe geratzen direnak ikuskizunaren egunean bertan jarriko dira salgai leihatilan.

Ipuin kontalarirako sarrera doan da, eta gonbidapena liburutegian bertan eskatu daiteke, edo, bestela, telefonoz (943 71 31 35) edo WhatsAppez (674 111 955).

Koronabirusa dela-eta, Zaldibar antzokiaren edukiera 56 eserlekutara murriztu da. Ikuskizun guztietan nahitaezkoa da maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantziari eutsi behar zaio eta higiene-neurri guztiak bete behar dira. Ahal den neurrian, eta edukiera antolatzeko, ikusleak bizikidetza-unitateka bilduko dira.Horretarako, aldez aurretik saltzen diren sarrerak zenbakituta egongo dira.

Azarorako ere laster iragarriko ditugun ekitaldi ugari antolatu dira, hala nola, Pirritx Porrotx eta Marimototxen azken lanaren estreinaldia, musika eskolako bandaren kontzertua, lehen mailako hizlariekin zenbait hitzaldi, antzerkia…