Kultura arloko diru laguntzak eskatzeko epea irailaren 30an bukatzen da

2015 / 09 / 14

Eskoriatzako irabazi-asmorik gabeko  talde eta elkarteei 2015ean garatuko dituzten kultur jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean bukatzen da.  Jarduera horiek Udaleko Kultura batzordeak dituen helburuekin bat etorriko dira; hau da, udalerrian kalitatezko kultura jarduerak eskaintzea eta Eskoriatzako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatzea.

Diruz lagundutako jarduerekin lotura eduki eta oinarri hauetan zehazten den epean egiten diren gastuek eskuratu ahalko dituzte laguntzak, betiere, herritar guztiei zuzenduta badaude eta Eskoriatzan bertan burutzen badira; esaterako, kultur jarduerak sortzera, ekoiztera, sustatzera zein zabaltzera bideratutako jarduera edo programak, argitalpenak, edo kultur erakundeek hainbat diziplinatan -dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak…-aurkeztutako ekintzak.

Non tramitatu

1.- Eskaerak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era, aurkeztu ahal izango dira Udaletxeko harreran.

2.- Tramitazioa online

 

Informazio gehiago