Kultura arloko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

2015 / 07 / 16

Kultura arloko diru laguntzak jendeaurrean egon dira eta haien aurkako alegaziorik aurkeztu ez denez, behin-betiko onartuta geratu dira.  Hauek dira diru laguntzaren zehaztasunak:

Eskoriatzako irabazi-asmorik gabeko  talde eta elkarteei 2015ean garatuko dituzten kultur jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak emateko baldintzak.  Jarduera horiek Udaleko Kultura batzordeak dituen helburuekin bat etorriko dira; hau da, udalerrian kalitatezko kultura jarduerak eskaintzea eta Eskoriatzako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatzea.

Diruz lagundutako jarduerekin lotura eduki eta oinarri hauetan zehazten den epean egiten diren gastuek eskuratu ahalko dituzte laguntzak, betiere, herritar guztiei zuzenduta badaude eta Eskoriatzan bertan burutzen badira; esaterako, kultur jarduerak sortzera, ekoiztera, sustatzera zein zabaltzera bideratutako jarduera edo programak, argitalpenak, edo kultur erakundeek hainbat diziplinatan -dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak…-aurkeztutako ekintzak.

Non tramitatu

1.- Eskaerak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era, aurkeztu ahal izango dira Udaletxeko harreran.

2.- Tramitazioa online

Diru laguntza eskatzeko epea

2015eko irailaren 30a

Eskoriatzako udalean indarrean dauden beste diru laguntzak:

  • Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak.
  • Jarduera Gizarte Zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako laguntzak
  • Merkataritzan esukararen erabilera areagotzeko diru laguntzak
  • Euskara ikastaroetako matrikulentzako diru laguntza
  • Gidabaimena euskeraz prestatzeagatik saria emateko zozketa.
  • Gazteen egitasmoetarako diru laguntzak.