Kultura jarduera eta ekintzetarako diru laguntzak

2015 / 06 / 11

Diru laguntza hauen helburua  Eskoriatzako irabazi-asmorik gabeko  talde eta elkarteei 2015ean garatuko dituzten kultur jarduera eta ekintzak diruz laguntzea da.  Jaduera horiek Udaleko Kultura batzordeak dituen helburuekin bat etorriko dira; hau da, udalerrian kalitatezko kultura jarduerak eskaintzea eta Eskoriatzako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatzea.

Momentu honetan Diru Laguntza Araudi hau jendeaurrean dago, nahi duenak aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamazioak aurkezteko azkenengo eguna:  Uztailaren 15a, asteazkena.

Informazio gehiago

Iragarkia GAOn