KZguneko onlineko hitzaldiak uztailean zehar

2020 / 06 / 24

KZguneko maiatzean eta ekainaean eman dituen onlineko hitzaldien zerbitzuak harrera ona ikusita,  uztailean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi berri batzuk antolatu dira,  goizez zein arratsaldez.

Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Uztaileko hitzaldien plangintza honako hau da:

Erosi etxetik irten gabe

  • Eguna: uztailak 2, osteguna
  • Ordutegia: 18:00-19:00
  • Hizkuntza: Gaztelania

Gauzen interneta

  • Eguna: uztailak 7, asteartea
  • Ordutegia: 18:00-19:00
  • Hizkuntza: Euskaraz

Heziketa eta segurtasuna Interneten

  • Eguna: uztailak 9, osteguna
  • Ordutegia: 11:00-12:00
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz

Zure diru-zorroa Smartphonean

  • Eguna: uztailak 14, asteartea
  • Ordutegia: 11:00-12:00
  • Hizkuntza: Euskaraz

Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu

  • Eguna: uztailak 16, osteguna
  • Ordutegia: 18:00-19:00
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz

Ezagutu streaming plataformak

  • Eguna: uztailak 21, asteartea
  • Ordutegia: 18:00-19:00
  • Hizkuntza: Euskaraz

Android sekreturik gabe

  • Eguna: uztailak 23, osteguna
  • Ordutegia: 11:00-12:00
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz

Azken gailu teknologikoak ezagutu

  • Eguna: uztailak 28, asteartea
  • Ordutegia: 11:00-12:00
  • Hizkuntza: Euskaraz

Murgildu errealitate birtual eta aregotuan

  • Eguna: uztailak 30, osteguna
  • Ordutegia: 18:00-19:00
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz