Lan eskaintza: 2 peoi lurperatzaile

2015 / 07 / 10

Eskoriatzako Udalean, 6 hilabeteko epean eta lanjardun osoan 2 peoi lurperatzaile kontratatzeko deialdia egin du Lanbidek.

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko uztailaren 16an (ostirala) bukatzen da eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:

  • Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
  • Eskoriatzako Udalean erroldatua egotea 2014ko urtarrilaren 1a  baino lehen.
  • Gidabaimena eta ibilgailua izatea.
  • Azken programan parte hartu ez izana.
  • 55 urte edo gehiago izatea edo 18 urtetik gorako emakumezkoa izatea edo DBE onuradun izatea.

Lan eskaintzari buruzko xehetasun guztiak webgune honetan kontsultatu daitezke.