Landa guneetan ur honidura sistementzako diru laguntzak

2020ko urriak 09

Landa guneetan udalez kanpoko ur hornidura sistementzako diru laguntzak emateko oinarriak  onartu eta publikatu dira, beraz orain diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago azaroaren 30era arte.

Diru laguntzen helburu diren konpontze edo mantentze lanak hornidura kolektiboko sistemetakoak (sare orokorra) izango dira. Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako.

Diru laguntzatara aurkeztu ahal izateko, egindako lanak 2019ko abenduaren 1etik 2020ko azaroaren 15era bitartekoak izan beharko dira.

Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude eta webgune honetan informazio zehatzagoa publikatzen da.

Informazio gehiago

Boletineko iragarkia (GAO – 2020/10/06)