Larunbat honetan XXII. Ferixie ospatuko da

2018 / 05 / 29

Larunbat honetan, XXII. Ferixie ospatuko da Eskoriatzan, Arizmendi ikastolak antolatuta Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin.

Aurten, eta saihesbidea aldi baterako itxita dagoenez, hainbat aldaketa egin behar izan dira, baina, ez dute eragin handirik izango Ferixien.

Umeen gunea, jolasekin, puzgarriekin… ikastolan egongo da; talo postua eta taberna, beti bezala, eliza aurrean; baserriko produktuak eta gazta txapelketa Santa Marina plazan, artisau postuak Zaldibar aparkalekuan eta dantzak eta bazkaria herriko plazan.

Errepidea itxita egongo da kotxeentzat, baina, autobus batzuk pasako dira; beraz, eskoriatzarrei eta bertara etorriko direnei hori kontuan izatea eta kontuz ibiltzea eskatzen dizkiegu.

Egitaraua

9:30 Kalejira txistulariekin.
10:00 Ferixiaren hasiera (baserriko produktu eta elikagaiak, artisautza, tresneria).
10:15 XXI. txorimalo lehiaketa, ikastolako jolastokian.
11:00 Haur eta gazteentzako tailerrak eta puzgarriak, ikastolako jolastokian.
11:30 X. gazta dastaketa eta txapelketa, Santa Marina plazan.
11:30 Kalejira txistulariekin.
12:00 Almeneko ikasleen ikuskizuna ikastolan
12:30 Eskoriatzako dantza taldea herriko plazan.
14:00 Sari banaketa eta errifaren zozketa Jose Arana kalean.
15:00 “Zuk ekarri zuk jan” bazkaria, plazan.
Mahaiak gordetzeko telefonoa: 696 918 687
Mahaiak gordetzeko azken eguna: maiatzak 30
19:00 VII. txapel jaurtiketa txapelketa.