Larunbatean, bisita gidatua Errosario Santuko ospitalean

2019 / 12 / 12

Gaur egun Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatearen egoitza den eraikin eder honek lau mendeko historia du. Eraikuntza lanak 1600. urtean hasi ziren Perura joandako Juan de Mondragon Arkarazotarraren aginduz. Ordutik hona asko izan dira pairatu dituen gorabeherak (sute handiak, jabetza aldaketak, erromesen abenturak…) eta eman zaizkion erabilerak (txiroentzako ospitalea, odol ospitalea, umezurztegia, fraideen komentua, unibertsitatea…).

Bisita honetan eraikinaren nondik norakoak azalduko ditu Ana Isabel Ugalde historialariak.

Bisitan parte partzeko izena eman behar da 943 79 64 63 telefono zenbakian edo turismo@debagoiena.eus helbidean.

Eguna: Abenduak 14, larunbata.
Elkartzeko lekua: IBARRAUNDI museoa.
Ordua: 12:00