LAS CHICAS DEL BALNEARIO antzezlanaren bi saio egongo dira.

2018 / 05 / 29

Agortu dira, jadanik, Eskoriatzako “Ausartak” antzerki taldeak egin behar duen antzezlana ikusteko sarrerak. Hori dela eta, larunbatean bertan, gaueko 22:00etan, errepikatu egingo dute ikuskizuna; beraz, nahi duenak aukera izango du antzezlan dibertigarri hau ikusteko. Sarrerak salgai daude aldez aurretik kiroldegian, eta saltzen ez direnak egunean bertan saltzen jarriko dira takilan 21:30ean.

SINOPSIA

Emakume talde bat, bizitzaren helduaroan aurrera doazenak, jabetzen da aro hori ez dela ilun eta negu kolorekoa, baizik eta garai berri eta dibertigarri bat.

Barre egitea, negar, sentitzea, sufritzea, gozatzea… hori da bizitzea!
Bizitza une bakar bat bera ere alperrik galdu gabe eta umore handiz bizitzea erabakitzen dute, zer gerta ere!

ANTZEZLEAK

  • Emi Izurra Arizpeleta
  • Katy Pizarro Cáceres
  • Maribi Carrillo Montoya
  • Mari Carmen Fernandez Ruiz
  • Marijo Fernandez Yeboles
  • Paquita Ramos Santander
  • Amaia Arrizabalaga