Leiho eta balkoietako loreen VII lehiaketa martxan dago

2014 / 05 / 09

Zazpigarren urtez jarraian, Eskoriatzako Kultura sailak leiho eta balkoietako loreen lehiaketa antolatu du gure herriko leihoak eta balkoiak loreekin apaintzera animatzeko herritarrak. Horrela, herria edertzea lortuko dugu eta udaberri/uda garaian herriko kale nahiz fatxadetan, loreak protagonista nagusi izatea.San Juan kale 12 1ºEzkerra

Lehiaketan parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa izango izenik ematerik. Nahikoa izango da leiho eta balkoiak lorez, aihen-belarrez edo beste edozein landarez apaintzea.

Hala ere, nahi duenak Kultur Etxean eman dezake izena lehiaketan parte hartzeko, eta edozeinek proposatu ahal izango du bere gustuko balkoi edo leiho bat.

Leiho edo balkoiak proposatzeko Kultur Etxera jo beharko da, 943 7146 88 telefonora deitu edo kultura@eskoriatza.net helbidera idatzi.

Ekainaren 13ra arte eman ahal izango da izena edo leiho eta balkoiak proposatu. Egun horretatik aurrera epaimahaiak balkoiak baloratu eta bere aukeraketa egingo du.

Aukeratutako balkoi edo leihoen argazkiak Kultur Etxeko sarreran eta interneten egongo dira ekainaren 17tik 22ra, eskoriatzarrek bozkatu ahal izateko.

Nahi duenak bere botoa eman ahal izango du, baina, pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du

Irabazlea aukeratzeko hiru boto izango dira: bata kultura batzordeak emango du; bestea, Olazar jubilatu elkarteak; eta, azkena, herri bozketatik ateratakoa izango da.

Balorazioa egiteko irizpide estetikoak neurtuko dira bakarrik, eta bereziki, bi hauek: batetik, lore-konposizioaren bolumen eta kolore konbinazioa; eta, bestetik, leiho edo balkoiaren kokapenaren arabera egindako egokitzapena.

100 axtrokiko sari bakarra egongo da, baina, epaimahaiak aukeratutako balkoietako jabeei landare bat oparituko zaie, eta bozketan parte hartzen dutenen artean landareak eta loreak zozketatuko dira.

Epaimahaiaren erabakia San Pedro bezperan, ekainak 28, jakinaraziko da ohiko komunikazio bideetatik.

Lehiaketaren oinarriak