Maiatzaren 13tik aurrera mezak hasiko dira.

2020ko maiatzak 08

Eskoriatzako parrokian elizkizunak hasiko dira maiatzaren 13tik aurrera. Horietan parte hartzeko maskara eta eskularruak jantzita eroateko gomendatzen da.

Erlijio ospakizunetarako erabiltzen diren guneek ateak irekitzeko baimena izango dute hainbat baldintza beteta. Elizan sartzerakoan, sarrerako mahaitxoan egongo da gel hidroalkoholiko eskuak garbitzeko,  eta emango den diru laguntza mahaian bertan dagoen saskian utzi ahalko da. Horren gaineko argibideak ematen egongo dira hainbat boluntario elizaren sarreran.

Eskoriatzan, mezetan,  herritarren artean distantzia handiagoa bermatze aldera  52 lagunendako lekua egongo dela uste dute.

Mezak astegun eta larunbatetan 19:00etan izango dira, igandetan, berriz, 11:30etan.