Maiatzaren 2tik aurrera jarduerak egiteko baldintzak

2020 / 05 / 01

Alarma egoeran jarraitzen dugun honetan, 14 urtetik gorakoek jarduera fisiko ez profesionala egiteko bete beharko dituzten baldintzak argitarau dira Estatuko buletin ofizialean (BOE).

Profesionala ez den edozein kirol egin ahal izango da (beti ere kontaktuko jarduera ez bada) eta paseatzera ere irten ahal izango da.  Aginduan jasotakoak 2020ko maiatzaren 2tik aurrera gauzatu ahal izango dira.

EGUNEAN BEHIN 6:00 – 23:00 ORDUTEGIAN

Jarduera fisikoa egunean behin gauzatu ahal izango da.

Eskoriatzak, 5000 biztanletik beherako herria izanik, ez du adinekako ordu-mugarik izango, jarduerak, beraz, 6:00ak eta 23:00ak bitartean gauzatu ahal izango dira.

ADINA: 14 URTETIK GORA

Aginduak jasotzen dituen baldintzak 14 urtetik gorako edozeinentzako dira, adin mugarik gabe. (Hasiera batean 70 urtetik gorakoek maiatzaren 4ra arte ezin izango zutela irten esan zen, baina azkenean ez da hori onartu. Beraz, beste guztiekin batera atera ahal izango dute maiatzaren 2an.)

14 URTETIK BEHERAKOEN PASEOAK

Egunean behin,  ordubete, nagusi batekin batera, kilometro bateko erradioan. 

Joan den igandean onartutako baldintzak mantentzen dira. Ordutegia:  09:00-21:00.

PASEOAK: ETXEKO KIDE BATEKIN ETA KILOMETRO BATEKO ERRADIOAN

Paseatzera irteteko, etxeko bizikide batekin atera ahalko da kalera. Laguntza behar duten pertsonek edo mendekotasunen bat dutenek etxeko norbaitekin edo ohiko zaintzailearekin irten ahal izango dute.

Paseoan egiteko neurria, norbere etxetik kilometro batekoa izango da. Paseoan egiteko ez dago ordu kopuru mugatutik. 

KIROLA: BAKARKA

Kontaktu fisikorik gabeko kirola egin ahal izango da, baina bakarka. Laguntza behar duten pertsonek edo mendekotasunen bat dutenek etxeko norbaitekin edo ohiko zaintzailearekin egin ahal izango dute.

Kirola bizileku den herrian egin ahal izango da, eta denbora mugarik ez dago. 

SINTOMAK DITUZTEN PERTSONAK 

Esandako guztiak ez dira COVID-19aren diagnostikoa izateagatik etxean isolatuta dauden pertsonentzako, ezta sintomak dituztenentzako, eta ezta COVID-19 sintomak izan edo diagnostikoa izan duen pertsona batekin harremana izateagatik berrogeialdian dauden pertsonentzako ere.

Adinekoen zentro soziosanitarioetan bizi direnek ere ezin izango dutuzte gaikuntza hauek baliatu.

KUTSATZEA EKIDITEKO BETEKIZUNAK

Jarduera fisikoa egiten den bitartean pertsonen artean gutxienez bi metroko distantzia fisikoa gorde beharko da. Gainera jende pilaketak sahiestu beharko dira.

Kirola egitera ateraz gero, jarduera fisikoa modu jarraituan egin beharko da, etenik eta geldialdirik egin gabe; atseden hartzera gelditu behar izanez gero, denbora gehiegi ez luzatzea eskatzen da.

Uneoro, gainera, COVID-19ari aurre egiteko osasun agintariek onartutako prebentzio eta higiene neurriak bete beharko dira.

BAIMENDUTAKO LEKUAK: KIROL ISTALAZIOETARA SARTZEA DEBEKATUTA DAGO

Kirolariak norbere herriko edozein bide eta espazio publikotan ibili ahal izango dira, baimendutako naturguneak, berdeguneak, mendia… beti, baina, aginduan adierazitako udalerriaren muga errespetatuz.

Ezingo dira erabili kirol jarduerak egiteko istalazio itxiak.

Ezingo dira  erabili motordun ibilgailuak (autoak, motorrak…) edo garraio publikoa, beste leku bateraino joan eta kirol jarduna edo paseoa han egiteko.

ESKORIATZARREI

Orain arte eskoriatzarrok tajuz bete dituzte eskatutako baldintza eta neurri guztiak. Badakigu gure herriak kirola egiteko aukera ederrak eskaintzen dituela eta kirolzale asko dagoela Eskoriatzan. Baina jarrai dezagun, orain arte moduan, erantzukizunez jokatzen, lehenbai lehen normaltasunera iritsi ahal izateko.

Boletin Oficial del Estado