Martxan da 2019-2020 ikasturtea kiroldegian

2019ko irailak 09

Ikasturte honetan ere asko izango dira udal kirol zerbitzuan egin ahal izango diren jarduerak.

Ate irekiak

Izena eman baino lehen jarduerak ezagutu eta probatu ahal izateko, ate irekiak egingo dira irailaren 11, 12 eta 13an, hau da, aste honetako asteazken, ostegun eta ostiralean.
Egun horietan doan honako hauetan parte hartu ahal izango da:  indoor txirrindularitza, pilates, zumba, hipopilates… eta beste hainbat. Saio horietan parte-hartzeko beharrezkoa da izena ematea (kiroldegiko sarreran nahiz telefonoz deituta 943 71 53 28). Ate irekietako saioa eman ahal izateko, gutxienez 6 laguneko taldea osatu beharko da.

Hau da ate irekiko egun horietako jardueren ordutegia (PDF)

Jarduerak

Jarduera gehienak irailaren 16an hasiko dira, igeriketa ikastaroak (ume zein helduenak), ziklo-tono eta goizeko GAP izan ezik. Hauek urrian hasiko baitira.
Ondoren duzue ikasturte honetarako kirol eskaintzaren egutegia eta ordutegia.