Martxan dira udaleku irekiak berriro ere

2020 / 07 / 13

Pasa den ostegunean Eskoriatzan emandako COVID-19ko kasuaren ondorioz, prebentzioz, udalekuetako ekintzak bertan behera uztea erabaki zen, COVD-19aren bilakaeraren inguruko informazio gehiago izan arte.

Asteburua igaro ostean eta gaixotasuna kontrolpean dagoela bermatu ondoren, haurrak berriro itzuli dira gaur udalekuetara.

Udalekuetan hasi zirenetik haurrak talde txikietan dabiltza eta musukoa jarrita, 2 metro baino distantzia txikiagoko ekintzetan.