Merkataritza eta ostalaritzarako laguntzak, errotuluak jarri eta irudi korporatiboa hobetzeko

2020ko uztailak 13

Merkataritza eta ostalaritza zerbitzuak dinamizatzeko eta hobetzeko helburuarekin ematen dira laguntza hauek eta eskaerak 2020ko abenduaren 4ra arte egin daitezke. Merkataritza eta ostalaritza zerbitzuak dinamizatzeko eta hobetzeko helburuarekin ematen dira laguntza hauek eta eskaerak 2020ko abenduaren 4ra arte egin daitezke.

Diruz lagunduko diren jarduerak ondorengoak dira:

  • Errotuluak jartzea: errotulutzat hartuko dira fatxadan nahiz merkataritza edo ostalaritza establezimenduaren ate eta kristaletan jartzen direnak.
  • Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzea: irudi korporatiboko elementuak izan daitezke toldoak, bisita txartelak, zigiluak, fakturak, ibilgailuen errotulazioak, poltsak eta batzeko paperak edo antzeko elementuak.

Testua euskara hutsean egon beharko da dirulaguntza jasotzeko. Oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke.

Informazio gehiago