MINTZODROMOA: euskaraz egiteko aukera bat gehiago

2016 / 09 / 20

Mintzo_3BERBALAGUNAK izeneko ekimena, euskaraz hitz egin nahi dutenak biltzen dituen egitasmoa da. Urtean zehar astero ordubetez batzen dena, bakoitzari ondo datorkion ordutegian. Eta ikasturteari hasiera ona emateko ostiralean irailaren 23an MINTZODROMOA izeneko ekintza antolatu dute.

Iaz ere egin zen Mintzodromoa eta bere helburua euskaraz hitz egiteko aukera bat gehiago eskaintzea da. Herriko jende ezberdina gonbidatu nahi da bertan parte-hartzera eta baldintza bakarra euskaraz hitz egitea izango da, edozein delarik euskaraz hitz egiteko gaitasuna: hasiberriak, erdizpurdizkoak, ausartak, lotsatiak… Denak izango dira ongi etorriak.

Herriko plazan izango da hitzordua, ostiralean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bukaeran, guztiontzako luntxa egongo da.

Eskoriatzako Udalak herritar guztiak Mintzodromoan parte-hartzera animatu nahi ditu, “bakoitzak duen euskara maila duela ere, aukera ezinhobea izango baita euskaraz egin eta beste herritar batzuekin euskarazko harremanak egiteko.”