MINTZODROMOA: euskaraz egiteko aukera bat gehiago

2015 / 09 / 22

MINTZODROMOA-ESKOITZA_txikiOstiralean, irailaren 25ean, izen berezia duen ekitaldia egingo da Eskoriatzan: MINTZODROMOA. Eskoriatzako Berbalagunen taldeak antolatutako ikasturte hasierako ekialdia da, euskaraz hitz egiteko aukera bat gehiago eskaintzeko helburuarekin. Herriko jende ezberdina gonbidatu nahi da eta baldintza bakarra euskaraz hitz egitea izango da, edozein delarik euskaraz hitz egiteko gaitasuna: hasiberriak, erdizpurdizkoak, ausartak, lotsatiak… Denak izango dira ongi etorriak.

Herriko plazan izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ondoren, guztientzako luntxa egongo da.

Antolaketa lanak erraztearren, komenigarria da aldez aurretik izena ematea: